Eskola garraioa

Diruz lagundutako bus-zerbitzua

Eskola-garraioaren zerbitzua Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du ikasturtean betetako 18 urte arteko ikasleentzat. Ikasle zaharragoentzat, plaza hutsak daudenean bakarrik izango da posible garraiorako sarbidea.

Hemen kontsulta dezakezu zein autobus linea, geltoki eta ordutegi dagokizun.
Zerbitzuaren puntualtasuna eta funtzionamendu ona bermatzeko, gutxienez ezarritako ordutegia baino 5 minutu lehenago geltokian egotea gomendatzen da.

 

Garraio publikoaren zerbitzua

2024-25 ikasturteaz geroztik, Huarte LHIra garraio publikoan iristeko aukera dago, L4H linearen ibilbidea zabalduz. Linea horrek Uharteko goiburua eta Huarte LHIa lotzen ditu eskola-egunetan.